Kalera, Kalera egitasmoaren barruan Goierriko 200 lagun joan dira, lau autobusetan, Curtis, Picassent eta Puerto de Santa Maria espetxeetara.
Goierriko Hitza
Goierri
Kalera Kalera dinamikaren barruan, ehunka lagunek parte hartu zuten atzo, Espainiar eta Frantziar estatuetako hainbat espetxetara egindako martxetan. Goierritik azkenean lau autobus joan ziren (guztira 200 lagun), hiru espetxetan banatuta; batzuk ostiral gauean abiatu ziren eta besteak larunbat goizaldean. Eguerdian, espetxeen atarietan, han dauden euskal preso politikoei elkartasuna adierazten ekitaldiak egin zituzten. Aurten, euskal presoak urrundu zituzteneko 30. urteurrena dela gogorarazi nahi izan dute.
Goierritik Curtis (A Coruña, Galiza), Picasent (Valentzia, Herrialde katalanak) eta Puerto de Santa Maria (Cadiz, Andaluzia) espetxeetara joan ziren. Curtisera (600 kilometro) zaldibiarrak, itsasondoarrak eta legorretarrak joan dira; bertan dago Oskarbi Jauregi presoa. Beasaindarrak, ordiziarrak, lazkaotarrak eta ataundarrak Picassentera (600 kilometrora) joan dira; Mikel Azurmendi, Ainhoa Barbarin eta Idoia Mendizabal (umearekin) daude bertan. Puerto Santa Mariara (1.000 kilometrora), azkenik, legazpiarrak, zumarragarrak, urretxuarrak, idiazabaldarrak, segurarrak, zegamarrak eta ormaiztegiarrak joan dira.
Ahotsa.info atariak Picassenterako bisitan egindako bideoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.