Bareak elkarteak 'Non dago Mari?' kanpaina jarri du martxan
Bareak elkartearen Non dago Mari? kanpainaren barruan, ekainaren 3ra bitartean, Mari sorgina Bareak-eko hiru denden erakusleihoetan ezkutatuta egongo da. Mari aurkitzen dutenek, dendara sartu eta Mari ikusi dutela esan behar dute, eta «ziurtagiri bat emango zaie.?Hiru ziurtagiriak biltzen dituztenean, Bareak-en bulegora eraman eta saria jasoko dute». Bareak-ek iragarri duenez, «Mari joan den urtean baino bihurriago dago aurten eta dendaz denda mugitzen joango da».