Hamabost merkatarik Establezimendu Lagunkoia zigilua jaso dute
Urretxu eta Zumarragako udalak Euskadi Lagunkoia egitasmoarekin bat egin dute. Proiektu honen helburua adineko bizilagunen bizi kalitatea zaintzea da eta horretarako herritarren parte hartzea sustatzen da. Egitasmo honen baitan merkatarientzako
Urretxu eta Zumarragako udalak Euskadi Lagunkoia egitasmoarekin bat egin dute. Proiektu honen helburua adineko bizilagunen bizi kalitatea zaintzea da eta horretarako herritarren parte hartzea sustatzen da. Egitasmo honen baitan merkatarientzako ikastaro bat antolatu dute eta bi herrietako hamabost establezimenduk parte hartu dute. Atzo Establezimendu Lagunkoia zigilua jaso zuten Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Aulki bat ere oparitu zieten, adineko bezeroak eroso egon daitezen, zain dauden bitartean.
Hauek dira ikastaroan parte hartu eta Establezimendu Lagunkoia zigilua jaso duten Urretxu eta Zumarragako hamabost negozioak: Julita mertzeria, Bidegorri kirolak, Herce elektrizitatea, Oreka aholkularitza, Buen Bokado eramateko janaria, Lanbroa belar-denda, Salegi harategia, Oskarbi zapata-denda, Lorea drogeria, Martin elektrizitatea, Kux-Kux haurrentzako arropa-denda, Onena Dena Euro Batean, Mentxu eta Jone haurrentzako arropa-denda, Naturhouse eta Argizti optika.