Zaldibiarrak ari dira Oiduegiko txabola berritzeko prestatzen
Otsailaren 3tik 4rako gauean suak kiskali eta suntsitu zuen Oiduegiko mendizale txabola, Zaldibiako Gailurrerantz mendi elkarteak kudeatua. Zenbait batzar egin ondoren, auzolanari ekin diote zaldibiarrek, konpontzeko eta berreraikitzeko. Teilaturako zurajea prestatzen ari dira, besteak beste. 2000. urtean berritu zuten txabola, orain hurrena.