Zarraparrak bi kontzertu antolatu ditu aste honetarako
Zarraparra kolektiboak bi kontzertu antolatu ditu astebururako. Larunbatean, 20:00etan, Iker Pirisek eta Blas Piconek blues kontzertua emango dute Aginagan. Bertako elkartean afaltzeko aukera ere egongo da, 15 euroren truke. Txartelak
Zarraparra kolektiboak bi kontzertu antolatu ditu astebururako. Larunbatean, 20:00etan, Iker Pirisek eta Blas Piconek blues kontzertua emango dute Aginagan. Bertako elkartean afaltzeko aukera ere egongo da, 15 euroren truke. Txartelak Motz tabernan eta elkartean jarri dituzte salgai. Igandean, 19:30ean, The Arrogants talde frantziarrak Eitzagako baselizan joko du.