Zaldibiako Bilore-Mugertza bidegurutzean biribilgunea eraikiko dute
Zaldibiara Ordizia aldetik joanda, herri sarreran dagoen bidegurutzea birmoldatu egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Orain dagoen bidegurutzearen ordez biribilgunea eraikiko du, Bilore lantegiaren eta Mugertza baserriaren tartean. Saihesbi-dearen (Gi-2133) eta herrirako sarbidearen antolamendua hobetu nahi du, horrela.
Lanak eman ditu dagoeneko aldundiak. Urbycolan SL enpresak egingo du biribilgunea. Denera 73.056,15 euro kostatuko da (BEZa barne). Aldundiak ordainduko du, osorik.
Zaldibiako saihesbidea 2006an ireki zuten. Orduan, herrirako sarrerari eman zitzaion lehentasuna zirkulazioan. Kanpoko errepidean ibilgailu asko ibiltzen da, Larraitz aldera eta Aralar mendizerrako sarbideetara joateko, adibidez.