Abiatu dira Zegama-Aizkorri kilometro bertikaleko lehenengo korrikalariak
16:00ak iristearekin batera, eta bero handiarekin, abiatu dira III. Kilometro Bertikaleko lehenengo korrikalariak korrika, Harrihaunditik Aizkorrira bidean. 213 korrikalari daude izena emanda eta 3 kilometroko igoera dute Aizkorrira iristeko. Munduko Koparako puntuagarria da. Arratsalde bukaerarako ekaitza egiteko arriskua dagoela dio eguraldi iragarpenak.




