Beasaingo Udalak indartu egingo du jaietako autobus zerbitzua
Loinatz jaietan emango diren zerbitzuak indartzeko ahaleginean, garraio publikoaren eskaintza handitu du Beasaingo Udalak. “Jasotako eskariei erantzunez, jaietako bi asteburuetako ostiral gauetan ere, autobus zerbitzua egongo da eskualdeko herrietara”, dio udalaren oharrak. “Honela garraio publikoaren bidez gauetan ematen den mugikortasuna errazteaz gain ibilgailu partikularrak erabiltzeko joera murrizteko helburua lortu nahi da”, gaineratu du.
Beraz, Beasaindik Zegama, Zaldibia, Ormaiztegi eta Ataunerako ibilbideak osatuko dituzten autobusak Beasaindik abiatuko dira Joan Iturralde kaletik (Bernedoeneako sarrera) ondorengo taulan agertzen diren ibilbide bakoitzari dagozkien orduetan:
Bestalde, larunbateko garraio zerbitzua bere horretan mantentzen da honako ibilbide eta ordutegiekin.