Hasi dira Loinatz jaiak Beasainen
Hasi dira Loinatz jaiak Beasainen. 18:00etan puntuan, Alkartasuna Lizeoko ikasleen progoiarekin, eta Beasaingo eta Iruñeako buruhandiak eta erraldoiak lagun zirela, Xabier Matarranz Kultur zinegotziak bota du festen hasierako suziria. Beasaingo Musika Eskolako bandak eta txistulariek Beasaingo martxa jo ondoren, haurrak korrika ibili dira erdiguneko kaleetan, buruhandiekin jolasean.
Atzegiko lagunak ere txintxo-txintxo ziren seietarako beraien postuan, txistorra banatzeko prest.
Gauean, 22:30ean, izango da hurrengo hitzordu nagusia: Mariren jaitsiera. Jarraian, kontzertuak izango dira Bideluze plazan eta Txosna gunean. Herriko sei talde ariko dira: Bideluzen Muxutruk eta Sukarra 37, eta Txosna Gunean, Mammut&The Palmeras Stuck, Harrikada, Aurrez Aurre, Zahar Onak eta DJ Olarius.