Aritz Egea lehenego Aratzetik, errekor denboran
Aratzetik Aritz Egea urretxuarra, Ruy Ueda japoniarra eta Marco di Gasperi italiarra pasa dira lehen hiru postuetan. Laugarrena Ismail Razga santurtziarra izan da 30 segundura eta bosgarren Julen Larruzea hiru minutura. Egeak ordubete eta 31 minutu behar izan ditu, Kilianek errekorra hautsi zuenean baino segundo batzuk gutxiago. Emakumeen artean, Silvia Rampazo italiarra doa lehenengo. Atzetik, Maite Maiora du segika eta Megan Kimmel doa hirugarren lekuan.