Irribarriak galdu egin du Bengoetxearen aurka
pilotan oso ondo egin beharko zuela finala irabazi nahi bazuen.
Jokoa asko nahasi du Leitzako pilotariak, sakea txokotik eta zabaletik atereaz, eta finalaren lehen zatian ez bezala, Irribarria kantxan eroso ez egotea lortu du bigarrengoan. Irribarriak Bengoetxea zoriondu du, eta adierazi du Leitzako pilotariak erakutsi duela puntu oso onean dagoela, eta merezita irabazi duela finala. Aurrerantzean elastiko urdinarekin aritu beharko du atzera Aramako pilotariak.
Iker Irribarria pilotari aramarrak ezin izan du bigarren urtez buruz buruko txapela irabazi. Oinatz Bengoetxea pilotari leitzarrak partida berak nahi zuen lekura eramatea lortu du, eta txapela jantzi du (18-22). Partidaren lehen zatian Irribarria joan da aurretik (5-1 eta 10-5), baina leitzarrak zazpi tanto errenkadan egitea lortu du, eta markagailuari buelta eman dio (10-12). Aramarrak ohi baino kale gehiago egin ditu –txapa asko jo ditu–, baina Bengoetxearen jokoari ezin zaio meriturik kendu. Lehen ere esana zion egunkari honi