Boluntario taldeen lanaren erakusleihoa izango da Ordizia
Boluntario azokaren bosgarren edizioan 14 elkartek parte hartuko dute. Komunikazio postua eta Zuhaiztiren eskulanen erakusketa dira berrikuntzetako batzukOrdiziako eta Gipuzkoako boluntariotzaren eragileak Ordiziako Plaza Nagusian elkartuko dira euren ...
Boluntario azokaren bosgarren edizioan 14 elkartek parte hartuko dute. Komunikazio postua eta Zuhaiztiren eskulanen erakusketa dira berrikuntzetako batzuk
Ordiziako eta Gipuzkoako boluntariotzaren eragileak Ordiziako Plaza Nagusian elkartuko dira euren lana ezagutzera emateko, bihar, larunbata, Ordiziako Udaleko Ongizate sailak antolatutako bosgarren Boluntariotzaren Azoka ospatuko baitute. Aurtengoan, hamalau elkartek parte hartuko dute eta 10:00etatik 14:30era egongo dira plazan.Azokaren aurkezpenean Dubreuil zinegotziak azaldu duenez, «boluntariotza, gizartearen parte hartzeko eskariari erantzunez sortzen da, eta gizartearen ongizatean sakontzen jarraitzea du helburu». Ordizian, elkarteen sarea «oso aberatsa» da eta «ehunka» dira herriaren bizitzan neurri batean edo bestean la-nean aritzen diren edo parte hartzen duten ordiziarrrak.
«Euren denbora eta lana eskaintzen duten herritarrak asko dira, soldatarik gabe, talde publikoetan edo boluntarioetan, ongizateko jarduera ugariekin konprometituta», esan du zinegotziak. Horregatik, «errealitate aberats eta aberasgarri hori ezagutzera ematea oinarrizkoa» dela deritzo, «zein lan, zeinek, non eta nola egiten den jakitera ematea garrantzitsua da».
Azokaren inguruko xehetasunei dagokienez, aurreko edizioetan bezala, erakunde bakoitzak informazioa emateko postu bat jarriko du plazan. Aurten, ordea, izango da berrikuntza bat: 11:00etan eta 12:00etan, hainbat elkartetako ordezkariei elkarrizketak egingo zaizkie, horretarako prestatuko den gune batean.
Bigarren berrikuntza, Zuhaizti elkarteak jarriko duen karpa bikoitza da. Batean, azoka solidarioa egingo dute eta eskulanen erakusketa bestean. Azoka solidarioaren bidez lortzen den dirua, udaleko Gizarte Ongizateko kontseiluak eta Osasun tal-deak aukeratutako elkarte edo jardueraren batentzat izango da.
Hori guztiaz gain, DYAkoek desfibriladorearen erabileraren erakustaldia egingo dute eta Ordizia Kolore taldekoek tearen prestaketaren zeremonia eta hennarekin tatuajeak egingo dituzte.
Gerturatzen diren guztiei zuzeneko informazioa emango zaie stand bakoitzean, eragile bakoitzak euren helburuak eta zereginak zehazteko aukera izango duelako. Azken finean, boluntarioak edota bazkide berriak lortzeko bideak zabaldu nahi dira.
Azokaren helburuak
Azoka honekin, Ordiziako Udalak elkarteen eta pertsona boluntarioen lana ezagutzera eman eta indartzea nahi du, boluntariotzaren kultura mantentzeko eta garatzeko duten arduragatik. Horrez gain, elkarteen mugimendua babestea eta dinamizatzea da azokaren beste helburuetako bat, komunikazio bideak eta udal informazioa hobetuz eta elkarteen lana erraztuko duen errekurtsoak luzatuz. Azkenik, Gizarte Ongizateko delegazioaren komunikazio eta informazio iturriak hobetzea ere bilatzen du udalak, herritarrekin orokorrean, eta elkarteen mugimenduarekin zehazki.
Azokan parte hartuko duten elkarte gehienak Ordiziakoak dira edota egoitza udalerrian dute. Gainerako elkarteek, Afagi eta Begisare adibidez, hainbat ordiziarraren alde lan egiten dute.
Ondorengoak dira azokan egongo diren gizarte eragileak: Afagi, Bakerako Lankidetza, Banca Etica, Begisare, DYA, Kattalin, Kimetz, Nagusilan, Ordizia Kolore, Ordizia Kale Hezitzailea programa, Stop Desahucios, Zuhaizti zentroa, De- randein eta Alkoholiko Anonimoak.