Ataungo hainbat elkartek Gaz-teen Kultur Astea antolatu dute, aste honetarako. Ekitaldiak astelehenean hasi zituzten, San Gregorion, Motxilaren umea dokumental emanaldiarekin eta presoen aldeko bilkurarekin. Atzo, Otsobatza kontsumo taldeak azalpena et...
Ataungo hainbat elkartek Gazteen Kultur Astea antolatu dute, aste honetarako. Ekitaldiak astelehenean hasi zituzten, San Gregorion,
Motxilaren umea dokumental emanaldiarekin eta presoen aldeko bilkurarekin. Atzo, Otsobatza kontsumo taldeak azalpena eta mokadutxoa eman zituen, eta Andres Gomezek elikadurari buruz hitz egin zuen, Kalustran. Biboletak eta Murkondo elkarteek
Demain ikuskaria eman zuten.
Egitarauak gaur segiko du. Hiru Txilipurditan zirko-eskolak ikastaroa egingo du (18:00, Herri Antzokian), eta Aizkoate elkar-tean
Oargi 1980ko hamarkadan bideoa ikusi ahalko da (19:00).
Bihar, batukada entsegua Herri Antzokian (18:00) eta Otso Irakurleak taldearen literatura-solasaldia daude (19:30, liburutegian), Juan Mari Irigoienen
Consumatum est eleberriaz.
Ostiralean, berriz, Irantzu Aizpurua zenaren omenez Jentilbaratza harkaitzera igoko dira (17:30). Aian henna tailerra eta te dastaketa izango dira (18:00), sahararren eskutik, eta gero
Goierri-Sahara dokumentala emango dute, Aiako Haitzarri elkartean (20:00). Afari-mokadua han bertan egingo dute, kuskusarekin. Txiste kontalari batek alaituko du afal ondorena (22:00).
Dukkha taldea, larunbateko Gazte Eguneko kontzertuetan joko duen taldeetako bat.
Larunbata, egun osoko jaia
Gazteei bereziki zuzendutako eguna larunbata apartatu dute, Ataunen. 8. Gazte Eguna ospatuko dute, goizetik gauera.
Festa Aia auzoan hasiko dute, 10:30ean. Haitzarrin gosaldu, eta bizikleta jaitsiera egingo dute handik behera. Kantu-poteoko, dantzako eta musika taldeetako kideek lagunduko diete.
Herri bazkaria San Gregorioko frontoian egingo dute (14:00). Bazkariko txartelak tabernetan eros daitezke, 15 euroan. Ondoren, «jaitsierarekin» jarraitzeko, San Martineraino joango dira, triki-poteoan (19:00). 23:00etan kontzertuak hasiko dira, Kalustran: Zaparra, Dukkha eta Trikuarri.
Gazteen Kultur Astea herriko hamalau elkartek, taldek eta kolektibok antolatu dute, Ataungo Udalaren laguntzarekin,
Elkarlanean haziz, herria eraikiz goiburupean.