Astelehenetik aurrera, edukiontzi marroia ere txartelarekin irekiko da
Datorren astelehenetik aurrera, Urretxuko edukiontzi organikoetako sarraila mekanikoak elektronikoengatik aldatuko dituzte. Sarraila elektroniko hauek errefusaren edukiontzi grisetan erabiltzen direnak bezalakoak dira eta txartel berarekin irekiko dira. Ez da beharrezkoa birprogramatzea,
Datorren astelehenetik aurrera, Urretxuko edukiontzi organikoetako sarraila mekanikoak elektronikoengatik aldatuko dituzte. Sarraila elektroniko hauek errefusaren edukiontzi grisetan erabiltzen direnak bezalakoak dira eta txartel berarekin irekiko dira. Ez da beharrezkoa birprogramatzea, ezta berria egitea ere.
Egun, urretxuarrek burdinezko giltza bat erabiltzen dute edukiontzi marroia irekitzeko. Udaltzainen bulegoan kaxa bat jarriko dute, bizilagunek giltzak bertan utz ditzaten.
Zabor bilketarekin lotuta, maiatzean inoiz baino zabor gehiago jaso da gaika. Zabor biltzaileek 176.044 kilo jaso dituzte guztira eta horietatik 136.892 gaika jaso dira. Beraz, gaikako bilketa %78koa izan da. Sei hilabete pasa dira edukiontzi grisa jarri zutenetik eta, pixkanaka, gaikako bilketak gora egin du. 2016ko abenduan gaikako bilketa %73koa izan zen eta ordutik bost puntu igo da. Iparragirre kaleko bilketa gunea kendu izanak ez du eraginik izan eta Urretxu Goierriko bataz bestekoaren gainetik dago.