Eztanda erreka garbituko dute Ormaiztegin larunbat goizean
Ormaiztegin Ekain Kulturalak ez dauka etenik. Aste honetan egunero kasik dago hitzorduren bat eta bakoitzak egunerokoari kolorea emango dio. Larunba-tean Erreka Eguna ospatuko dute eta ormaiztegiarrek auzolanean garbituko dute Eztanda erreka 10:30ean h...
Gaur ardo dastaketa gidatua izango da udaletxean eta 5 euroko txartela hartu beharko da parte hartzeko; karpan izango da 19:00etatik aurrera. Lore azoka ere izango da 09:00etatik 13:00etara Altzibar Lorezaintzaren eskutik azokan bertan. Etzi Trikuharri taldeak kontzertua egingo du 19:00etan elizaren aurrealdean eta ostiralean Txindata eskolako musika ikasleek kontzertua egingo dute Urbeltz pilotalekuan 19:00etan.
Larunbatean erreka garbi- tzeaz gain, Zumalakarregi museoan ZM Dohaintzak 2014-2017 erakusketaren inaugurazioa egingo dute 11:00etan eta igandean udalaren nahiz Zumalakarregi museoaren eskutik Kulturarteko Gastroazoka izango da Muxika egurastokian, herriko kultur aniztasuna gastronomiaren bidez ezagutzera emateko asmoz.













