Beasaingo Udalak eta Ehunmilak-ek emakumezkoak mendi lasterketetara gerturatzeko bigarren prestakuntza saioa egingo dute.
Beasain eta Mandubi arteko entrenamenduan parte hartu zuten korrikalariak.
Larunbatean, 08:00etan, Beasaingo Loinazko San Martin plazan jarri dute hitzordua Beasaingo Udalak eta Ehunmilak-ek, Jon Aranbururekin Marimurumendi mendi lasterketako Mandubia eta Arriaran arteko zatia, 18 kilometro, korrika egiteko.
Parte hartu nahi dutenek, ostiral eguerdira arte dute izena emateko aukera,
kirola@beasain.eus posta elektronikoan.
Ekainaren25ean hirugarrena
Ekainaren 25ean, berriz, hirugarren entrenamendua egingo dute, Arriaran eta Beasain arteko 10 kilometro eginez.
‘Zuk badezakezulako’
Zuk badezakezulako kanpaina, batez ere emakumezkoei zuzendua dago, mendi lasterketetara eta orokorrean kirolera gerturatzeko helburua baitu egitasmoak.