Gizarte Zentroan ikusgai daude marrazketa, pintura eta eskulan tailerretan egindako lanak
Buztintegiko kideek ikasturtean zehar egindako hainbat ekintzen berri eman dute. Tartean, Legazpiko jubilatu elkarteko 50 bat kidek orain gutxi Galiziara bidaia egin dutela azaldu dute. Bidaia autobusean egin zuten Legazpitik eta Lugo hirian hartu zuten ostatu. Bertatik egin zituzten eguneroko irteerak. Bisitatu zituzten tokiak ahal bezain ondo ezagutzeko gidari profesionalen laguntza izan zuten.
Gizarte Zentroan, bestetik, ikusgai dago ikasturtean zehar pintura, marrazketa eta eskulanen tailerretan egindako lanak ikusgai jarri dituzte. Hamahiru ikaslek parte hartu dute pintura eta marrazketa tailerretan, Mari Carmen Ibañez izan da irakaslea.
Eskulan tailerrean, hamabi lagunek parte hartu dute eta Sara Oritz de Jocano izan dute irakasle. Aurtengoan birziklatutako materialekin aritu dira lanean.
Egindako lanak gizarte zentroko tabernaren sarreran ikusi daitezke, billarrean jokatzeko gelan.
Aurreko astean ETBko Donostiako Miramongo estudioetan egon direnaren berri ere eman dute. Hogei bat lagun joan ziren Klaudio Landak gidatutako ETB2ko Que me estás contando saiora. Datozen egunetan ETBko beste telebista saio batera joatekoak dira, baina ez dute oraindik zehaztu nora joango diren.