Xabier Murgiondok 23 urtez azpiko proba irabazi du eta Xabier Mikel Azparrenek junior mailakoa
Gipuzkoako Banakako Erlojupeko Txapelketa jokatu zuten atzo Aizarnazabalen, eta Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz-Ampo taldeko kideek bi garaipen lortu zituzten bertan. Xabier Murgiondok 23 urtez azpiko proba irabazi zuen, eta Gipuzkoako txapeldun izendatu dute. Beste horrenbeste egin zuten eta Xabier Mikel Azparrenek junior mailan.
Erlojupeko probarako 21 kilometroko ibilbidea prestatu zuten, Aizarnazabalen hasi eta bukatuta. Proba nagusian, 27:09ko denbora egin zuen Murgiondok; haren atzetik Eulen taldeko Oier Ibarguren eta Iñigo Altuna sartu ziren, 23 eta 30 segundora, hurrenez hurren.
Junior mailan berriz, 14 kilometroko bidea osatu behar izan zuten. Xabier Mikel Azparren izan zen azkarrena, 20:01eko denbora eginda. Haren taldekide den Aritz Urra lazkaotarrak egin zuen bigarren, 32 segundoko aldearekin. Podiuma Augar taldeko Imanol Isasak osatu zuen.
Emakumezkoetan, Gipuzkoa-Ogiberri taldeko Arantxa Garikanok irabazi zuen, 24:25eko denbora eginda. Podiuma bere bi taldekidek, Garazi Erostarbek eta Amaia Imazek osatu zuten.