Santana iaz, Real Union taldearen aurkezpenean
Asier Santana entrenatzaile idiazabaldarrak beste urtebetez luzatu du kontratua Realarekin. Kontratua Donostiako klubarekin badu ere, Real Union taldea entrenatzen ari da Santana, utzita, eta azken informazioen arabera, postu berean jarraituko du datorren urtean ere, klubak oraindik ofizialki baieztatu ez badu ere.
Santana gustura agertu da Irungo taldean, eta aukera izanez gero, han jarraitu nahiko lukeela ere azaldu izan du. Realak ere begi onez ikusiko luke han jarraitzeko aukera, eta badirudi Real Union taldeko zuzendaritza ere ados legokeela erabaki horrekin. Irungo taldea datorren urterako plantilla osatzen ari da; 13 jokalarik jarraituko dute, baina 22 jokalariko taldera iristeko, fitxaketa batzuk ere egin nahian dabiltza.
Real Union taldeak ez du oraindik zehaztu aurredenboraldia zein egunetan hasiko duen, baina bai Eibar taldearen aurkako lagun arteko partida bat jokatuko dutela.