Goizetik 19:00ak arte egongo da Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako karpa Euskal Herria plazan
Legazpiko Euskal Herria plazan bertakoen ekarpenak jasotzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Parte hartze sailak antolatutako ekintza da eta datorren urteko aldundiko aurrekontuetarako proposamenak jasotzea da helburua. Legazpiarrek esandakoak idatzi dituzte orma irudi handi batean, esate baterako: nagusien erresidentziatan toki gehiago, gehiago birziklatzeko aukera izatea, autonomoei laguntza gehiago ematea, baserritarrei gehiago lagundu eta Legazpi Beasain-Durango errepidearekin lotuko duen biribilgune bat egitea.
Aldundiko parte hartze zuzendari Joseba Mujika Legazpin izan da goizean eta Gizarte Zentroan bertako kideen ekarpenak bertatik bertara jaso ditu.