Herri afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Beasain, Ordizia eta Lazkaoko hainbat tabernatan.
Zezilia Herrador, Maddi Imaz, Ekaitz Goikoetxea eta Irma Arnaiz gaurko prentsa aurrekoan.
Goierriko Zubiak taldeak eta Beasaingo Udalak antolatutako I. Trans Zikloa ekainaren 30ean amaituko da, Sexu eta genero aniztasunaren egunarekin. 19:00etan ipuin kontaketa saio egingo du Itziar Saenz de Ojer Clownlariak. 20:00etan batukada ibiliko da herriko kaleetan.
Herri afaria
21:00etan, berriz, herri afaria egingo dute plaza azpian. Txartelak salgai jarriko dituzte gaur bertan (hilaren 26ra arte) 10 euroan, Ordiziako Kirkil, Sugar eta Herriko?tabernetan,?Beasaingo Arrano eta Batzokia tabernetan eta Lazkaoko Zelata, Herriko eta Batzokia tabernetan. Entsalada mista, oilaskoa eta postrea prestatuko dute afaltzeko. Afariaren ondoren, kontzertua egingo du Beasaingo Muxutruk taldeak Bideluze plazan.