Egun Ormaiztegin 25 bat herrialdetako pertsonak bizi dira. Aniztasun hori ikusi arazi eta elkarren artean ezagutu daitezen antolatu dute Kultur arteko Gastro Azoka. Udalak eta Zumalakarregi museoak elkarlanean prestatu dute eta zortzi herrialde ezberdi...
Egun Ormaiztegin 25 bat herrialdetako pertsonak bizi dira. Aniztasun hori ikusi arazi eta elkarren artean ezagutu daitezen antolatu dute Kultur arteko Gastro Azoka. Udalak eta Zumalakarregi museoak elkarlanean prestatu dute eta zortzi herrialde ezberdinetako janariak nahiz ohiturak ezagutzera emango dituzte.
Lehendabiziko urtea da antolatzen dutena. 11:00etan hasi eta 14:30era bitartean Muxika egurastokian Portugal, Dominikar Errepublika, Bolivia, Kolonbia, Inglaterra, Maroko, Aljeria eta Euskal Herriko ohiturek bat egingo dute.
Artoari gorazarre
Bolivia, Dominikar Errepublika, Kolonbia, Inglaterra, Portugal eta Euskal Herriko sukaldaritza dastatzera emango dute. Plater guztietan artoa erabiliko dute, izan ere, Zumalakarregitik hala eskatu diete XIX. mendean Euskal Herrira Amerikatik iritsitako zerealea baita.
Marokoko eta Aljeriako jatorria dutenek ez dute jakirik prestatuko egunotan Ramadana egiten ari direlako.