Lazkao kantari da bizi
Ikasturteko azkeneko kantu-jira egin dute, gaur goizean, Lazkaon. Urte osoan aritu dira San Benito ikastolako ikasleak plazara irten, eta herritarrekin batera euskal kantuak astintzen. Ostiral goizeroko plana, festa bihurtu dute gaur. Besteetan talde txikietan eta hamar minutura irteten baziren, gaur samaldan eta ordubeteko saio dotorea egiteko joan dira. Lazkaotar ugari batu zaizkie ehunka haurrei, eta abesti batzuk kantatu dituzte.