Iker Irribarria pilotari aramarrak ez du San Fermin torneoa jokatuko, Jokin Altunaren kontra galdu eta gero. Amezketakoak errepasoa eman zion, 30 minutu eskasean 22-5 irabazita. Irribarria galduta eta ezinean ibili zen, asmatu ezinda. Altunak berriz dena asmatu zuen, sakez eta airez tanto ugari eginda. Hala, final laurdenak jokatuko ditu amezketarrak; Danel Elezkanoren aurka ariko da, igandean, Eibarren.
San Fermin torneoko partidaren aurretik, binakakoa jokatu zuten. Bertan, Mendizabal III. eta Erostarbe aritu ziren, Ugalde eta Tolosaren kontra. Xabier Erostarbe urretxuarraren bikoteak 22-21 irabazi zuen, lehia parekatu baten ondoren.
Carlos Mediavillak egindako argazkiak:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.