Goierri futbol taldeko gaztetxoak Lizarran izan dira asteburu pasa
Denboraldiari bukaera ederra eman diote Segurako futbolari gazteek. Goierri futbol taldeak antolatuta, jokalari gazteenak gurasoekin batera asteburu pasa joan dira, Lizarrako (Nafarroa) kanping batera. Guztira 260 lagunetik gora elkartu dira bertan. Aisialdiko ekintzez gain, futbol entrenamenduak ere egin dituzte, eta igandean, Lizarrako ikastolako gaztetxoen aurka jokatu zuten.