Loinatz zelaia, zalez gainezka
Beasainek bina berdindu du asteburuan Sporting B taldearen aurka. Igoerako playoff faseko finala aldapa gora jarri zaie txuri-urdinei, eta igandean, dena eman eta irabaztera atera beharko dute, ametsa lortu nahi badute. Amets hori gertutik bizi dute zaleek ere, eta azken kanporaketetan zelaian bildu den jende kopurua ikusi besterik ez dago. Atzoko partidan ere, zalez bete ziren Loinatz zelaiko harmailak, eta giro bikaina izan zen partida osoan zehar.
Datorren igandean jokatuko dute bueltako partida, 18:30ean, Mareo estadioan. Han ere beharko dute Beasaingo zaleen babesa eta berotasuna.
Carlos Mediavillaren argazkiak: