Uxua Barandiaran podiumean.
Asteburu oparoa izan da Goierriko emakumezko korrikalarientzat. Zegamako Uxua Barandiaran Kataluniako Lleidako Tirvia herrian jokatutako mendiko maratoi erdia irabazi du: 24 kilometro, 1.550 desnibel positiboarekin, bi ordu eta 57 minutuan egin ditu. 200 parte hartzaile inguru izan dira.
Tolosaldeko Bi Tontorrak lasterketan, berriz, Zaldibiako Laida Elizegi irabazlea izan da; Itziar Andueza beasaindarrak hirugarren egin du. 24,5 kilometro eta 1.600 metroko desnibel positiboko laskerketa da, Uzturre eta Erroizpe mendiak igotzen dituena.