Zumalakarregi Museoak erakusketa zabaldu du, hiru urtean jasotako dohaintzekin
Zumalakarregi?Museoak hainbat dohaintza jaso izan ditu mende laurdeneko historian, eta 25. urtemugako ekitaldien barruan, dohaintza horiek erakusteko ekitaldia ere egin zuten. Harrezkero, ordea, beste hainbat obra eta objektu jaso dituzte dohaintza moduan, ordea, eta horiek ezagutzeko erakusketa berri bat antolatu dute.
Larunbatean inauguratu zuten Zumalakarregi Museoa. Dohaintzak 2014-17 izeneko erakusketa. Bertan dauden lanak eman dituzten bildumazale eta jabeak bildu ziren irekiera ekitaldian. Erakusketa horretan, koadroak, eskulturak, liburuak, argazkiak eta hainbat objektu historiko aurki daitezke, tartean armak eta dokumentu ugari. Uztailaren 16ra bitartean egongo da ikusgai, asteartetik larunbatera (10:00-14:00 eta 16:00-19:00) eta igandetan (10:00-14:00),?Zumalakarregi?Museoan; bisita gidatuak egiteko aukera ere emango dute.