Siriar errefuxiatuentzat 2.000 euro bildu dira
Errefuxiatuen nazioarteko eguna da gaur. Horren harira, Itsasondon, Ongi Etorri Errefuxiatuak eguna ospatu zuten larunbatean. Egun osoan zehar ekintza ugari egin zituzten: diana, monozikloei ongi etorria, triki poteoa, puzgarria eta paella jana, bestea...
Errefuxiatuen nazioarteko eguna da gaur. Horren harira, Itsasondon, Ongi Etorri Errefuxiatuak eguna ospatu zuten larunbatean. Egun osoan zehar ekintza ugari egin zituzten: diana, monozikloei ongi etorria, triki poteoa, puzgarria eta paella jana, besteak beste. Egunean zehar burututako ekintzetatik eskuratutako dirua, 2.000 bat euro, siriar errefuxiatuei laguntzeko bideratuko dute.













