Beasain indarkeria matxistaren aurka
Beasaingo emakume batek jasandako indarkeria matxista erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Beasainen. Alderdi politiko guztietako udal ordezkariekin batera, Miren Elgarresta foru aldundiko Berdintasun teknikaria eta dozenaka herritar elkartu dira, berriro ere, Beasaingo herria indarkeria martxistaren aurka dagoela aldarrikatzeko.