Bi taxi-lizentzia berritu ditu Legazpiko Udalak
Taxista berriak Puy Zalduendo eta Imanol Ormazabal dira
Plazaola kaleko taxi-geltokira hurbiltzen diren pertsonek bi aurpegi berri ikusiko zituzten taxi zerbitzuan. Puy Zalduendo eta Jon Imanol Ormazabal dira, Udalak ezarritako transmisio-baldintzak bete ondoren taxi-lizentziak lortu dituztenak. Taxi zerbitzuen beharra duten pertsonek, taxi-geltokiarekin harremenetan jartzeko, telefono hauxe dute: 943730021.