Koordinadora Feministak erasoak salatu eta Egun Morearen berri eman du
Urola Garaiko Koordinadora Feministak prentsaurrekoa eman du azkenaldian eraso sexistak egon direla salatzeko eta Zumarragako jaietan egongo diren ekitaldien berri emateko. Prentsaurrekoa atzo arratsaldean izan zen, Areizaga-Kalebarren plazan. Duela bi
Urola Garaiko Koordinadora Feministak prentsaurrekoa eman du azkenaldian eraso sexistak egon direla salatzeko eta Zumarragako jaietan egongo diren ekitaldien berri emateko.
Prentsaurrekoa atzo arratsaldean izan zen, Areizaga-Kalebarren plazan. Duela bi aste idatzi bat bidali zuten eraso sexista ugari egin direla salatzeko (sare sozialetan argitaratutakoak, kalean oihukatutako irainak, jarraipenak, mugikor bidezko jazarpenak, emakumeen gaineko sexu erasoak…) eta atzo eraso horiek ez direla eten esan zuten.
Geroz eta neska gehiagok ausardiaz jokatzen dutela aipatu eta jarrera hori txalotu zuten. «Geroz eta neska gehiagok jokatzen dute ausardiaz: egoera hauek plazaratzen dituzte eta aliantza feministak geroz eta zabalagoak dira».
Autodefentsa
Botere publikoen «utzikeria» salatu zuten. «Guzti honen au- rrean, eta botere publikoen utzikeria eta axolagabekeriaren aurrean, autodefentsa feministara jotzera animatzen ditugu emakume guztiak: beraien burua zainduz erasoei aurre egitera eta dituzten aliantzak baliatu eta berriak bilatzera».
Horretaz gain, Zumarragako jaietarako antolatu den Egun Morean parte hartzera animatu zuten. Egun hau txosna batzordeko lantalde feministak antolatu du eta hilaren 30ean ospatuko dute.
20:15ean berenjenaren jaitsiera egingo dute eta ondoren manifestazioa egongo da, txosna gunetik irtenda. 21:00etan txupinazoa egongo da eta 21:30erako herri afaria antolatu dute. Afaria Atzoko Ogixe bakarlariak girotuko du.
Bukatzeko, 23:00etatik aurrera rock kontzertuak egongo dira txosna gunean. La Basu, Las Tipex eta Ali Gua Gua taldeek joko dute.
Kaleak emakumeenak ere badirela aldarrikatu zuten. «Urola Garaiko Koordinadora Feminista manifestaziora atxiki da, festetan kalea eta gauak gureak egingo ditugulako eta erasorik onartuko ez dugula argi gera dadin».