Legazpiko armen alardea Laubidetik aterako da
Ehun bat lagunek parte hartuko dute; eskopetari, musikari eta figuranteak
Bihar, 18:30ean, aurtengo armen alardean parte hartuko dute ehun bat lagunak Laubideko oinezkoan elkartuko dira, Maiatza taberna parean. 19:00etan hasiko da alardea eta 19:30ean geldiunea egingo dute Bikuña jauregian. 20:15ean Euskal Herria plazara iritsiko dira eta parte hartzaileen zenbaketa egingo dute.













