Sua pizterakoan "ardura eta arreta handiarekin" jokatzeko eskatu du aldundiak
San Joan bezpera da bihar, eta azken egunetan egindako tenperatura altuek eta ingurua lehor egoteak suteen arriskua areagotu lezakete.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aholkuak: · Surik ez piztu elementu hauetatik gertu: ibilgailuak, eraikinak, beirateak, gas hodiak, línea elektrikoak, edukiontziak, edota landaredia. · Suaren ingurua garbi mantendu, zabaldu ez dadin. · Suan ez pilatu 4 metrotik gorako materialik. · Surik ez egin haize handia badabil. · Surik ez piztu likido sukoirik erabili. Papera edo lasto zaharra erabili. Ekidin ehunak, plastiko birutak edo konfetiak, haizeak mugitu baititzake. · Ez bota sura piroteknia objekturik, eta gertu ere ez eduki. Ezta spray, ontzi, lata, neumatiko, zabor edo plastikorik ere –ke toxikoa sortzeko arriskua-. · Pertsona heldu bat egon dadila beti sua gainbegiratzen. · Prebentzio neurri gisa, prest eduki su-itzalgailu bat edo ur mangera bat. · Jaia bukatzean, egiaztatu ez dela txingarrik edo hausberorik, ura, harea zein lurra erabiliz horretarako. Norbere ardura da sua itzaltzea. · Ezbehar edo larrialdirik izanez gero, 112 telefonora deitu –SOS Deiak-.Imanol Lasa Gobernantza eta Komunikazioko diputatuak, bermerik onena “prebentzioa eta sen ona” direla gogorarazi du; “denok San Joan gau bereziaz gozatu ahal izateko, inolako ezbeharrik eta kalterik gabe”. Iaz, San Joan bezperan suhiltzaileek bost esku-hartze egin behar izan zituzten, jendeak piztutako suak edo txingarrak itzaltzerakoan laguntza emateko, baina kasu bakar bat ere ez zen larria izan.