Mozorro eguna dute gaur. Unamendiko Mari eta Tartalo buruhandiei ongi etorria egin diete. Igandera arte ekitaldi ugari izango da.
Segurarrek indartsu hasi dituzte lau eguneko San Joan jaiak, mozorro egunarekin. 18:00etan, Unamendiko Mari eta Tartalo buruhandi berriei ongi etorria egin diete Segurako haurrek.
Ordu berean, lagun arteko areto futbol txapelketako finala ere jokatu dute Lokal Gunners eta Feliperen Lagunak taldeekin. Partida borrokatua izan da eta bina berdindu dute. Penalti jaurtiketan azkenean, Lokal Gunners taldeak 3-2 irabazi du.
20:00etan, berriz, zopa pertzaren jaitsierarekin batera, festen hasierako pregoia irakurri dute 50 urte bete dituen San Joan Ikastolako ikaslerik zaharrenek eta gazteenek.
Gauean jaiak jarraituko du, txosnetako Aurrez Aurre, Inguma, eta Imanol, Unai eta Iñigoren kontzertuekin.