Goiztiri AEK euskaltegiak txiste eta pasadizo lehiaketako sariak banatu ditu
Goierriko Goiztiri AEK-k antolatutako 16. Euskarazko Txiste eta Pasadizoen Lehiaketako sariak banatu dituzte aste honetan, Ordiziako Barrena jauregian. Ordiziako Anitzak taldeak taldeak irabazi du lehenengo saria, Bibliak saltzen txisteari esker; Arantxa Martinek kontatu zuen jendaurrean (bideoan ikusgai). Talde horrek, Ataungo Urbitarte sagardotegian 5 lagunentzako otordua jaso du saritan.
Bigarren saria Oiangu taldeko Ana Merinok lortu zuen, Behiaren belarria txistearekin, eta hirugarrena, Beti Ikasten taldeko Espe Garciak, Lan Bila txisteari esker.
Ekitaldia, Hitzaro euskara elkarteak mintzalagunentzat antolatzen duen ikasturte bukaerako jaialdiarekin uztartu zuten. Joxe Kruz Gurrutxaga aktoreak Umorea bakarrizketa eskaini zuen, eta ondoren, luntxarekin bukatu zuten ekitaldia.
Bideo eta argazki gehiago, Goiztiri AEK euskaltegiaren blogean daude ikusgai.