San Joan jaiak hasi dituzte olaberritarrek. 19:00etan, udaletxeko balkoitik txupina bota, buruhandiei jare egin plazan, eta San Joan arbola zutitzeko ohitura berritu dute. Makal luze bat hamabi gizonek sorbaldan hartuta eraman dute plaza kantoira, eta han jarri dute.
![Makala aplazara eramaten.](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/06/IMG-20170623-WA0032.jpg)
Makala aplazara eramaten.
Arratsa eta gaua Tsunami orkestrak girotoko ditu, gaur. Afaltzeko, burruntzian erretako txerria daukate gaur. San Joan bezperako beste ohitura bat ere gauzatu dute, lehenago: eliza atarian loreak bedeinkatzea.
San Joan sua ere piztuko dute, 22:30ean. Dantzariek, txalapartariek eta Zeba abesbatzak parte hartuko dute.
![Jokin Garmendia alkatea, surizia sutzen.](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/06/IMG-20170623-WA0029-300x225.jpg)
Jokin Garmendia alkatea, surizia sutzen.
![Buruhandiak Olaberrian.](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/06/IMG-20170623-WA0026.jpg)
Buruhandiak Olaberrian.