Beasainek 300 jarraitzaile baino gehiagoren laguntza izango du 2.B mailara igotzeko finalean
Gaur, 18:30ean, Beasain futbol taldeak Gijongo Mareo kirol instalakuntzetan du azkeneko erronka 2. B mailara igotzeko, Sporting B taldearen aurka. Pasa den igandean, Loinatzen, binako berdinketarekin amaitu zen partida. Jokalariak gogotsu eta ilusioz joan dira Gijonera, ametsa egi bihurtzeko konfiantzarekin. Zaleen laguntza izango dute gaur ere, 300 zaletutik gora joan baitira Gijonera bi autobusetan eta autoetan; batzuk, atzotik. Jokalariak dauden hotelera gerturatu dira zaleak, taldeari animoak eta indarra ematera.














