Herriartekoari agur esan dio Ataunek, Azpeitiarekin galduta
ATAUN // Herriarteko txapelketaren abenturari adio esan dio Ataunek, Azpeitiaren kontrako kanporaketa galdu eta gero. Joanekoan 2-1 galdu zuten ataundarrek, eta bueltakoan, azpeitiarrak jaun eta jabe izan dira, maila guztietan (0-3) irabazita. Horrenbe...
ATAUN // Herriarteko txapelketaren abenturari adio esan dio Ataunek, Azpeitiaren kontrako kanporaketa galdu eta gero. Joanekoan 2-1 galdu zuten ataundarrek, eta bueltakoan, azpeitiarrak jaun eta jabe izan dira, maila guztietan (0-3) irabazita. Horrenbestez finala Azpeitiak eta Oiartzunek jokatuko dute, uztailaren 1ean, Donostian.