‘Otello’ opera, bihar Zumarragako Zelai Arizti aretoan
Bihar, 20:15ean, Otello opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, zuzenean Londreseko Royal Opera House aretotik. Otello Verdiren azken tragedia da. Erretiratu eta 15 urtera idatzi zuen, bere ekoizleak eta
Bihar, 20:15ean, Otello opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, zuzenean Londreseko Royal Opera House aretotik. Otello Verdiren azken tragedia da. Erretiratu eta 15 urtera idatzi zuen, bere ekoizleak eta Boito libretistak eskatuta. Boito izan zen Shakespeare idazle ingelesaren Otello operara moldatu zuena, baina Verdik ere parte hartze handia izan zuen. Opera hau 1887an estreinatu zuten Milanen eta arrakasta itzela lortu zuen. Opera garrantzitsuenetako bat da.
Zumarragan ikusi ahal izango den bertsioan Otelloren rola Jonas Kaufmann alemaniar tenorrak beteko du eta Desdemonarena Maria Agresta sopranoak. Emanaldiak 190 minutuko iraupena izango du, atsedena barne. Atsedenaldia ordu erdikoa izango da.
Biharkoa denboraldiko azken emanaldia da. Urretxu eta Zumarragako Operaren Lagunak taldekoak oso gustura daude, bataz besteko ikusle kopurua 140koa izan baita. Madama Butterfly eta Il trovatore operak eta Intxaur-hauskailua balleta izan dira ikusle gehien izan dituztenak. Datorren denboraldian Txirula Magikoa, Don Giovanni, Rigoleto, Tosca eta Carmen emango dituzte, besteak beste.