Batxilergoa bukatu duten lizeoko ikasleei agurra
Gaur goizean lizeoko irakasleek batxilergoa bukatu duten ikasleei agurra egin diete. Bi urte hauetan ateratako argazkiekin egindako ikus-entzunezkoa ikusi dute, diplomak banatu dituzte, taldeko argazkia atera dute, aurreskua dantzatu diete
Gaur goizean lizeoko irakasleek batxilergoa bukatu duten ikasleei agurra egin diete. Bi urte hauetan ateratako argazkiekin egindako ikus-entzunezkoa ikusi dute, diplomak banatu dituzte, taldeko argazkia atera dute, aurreskua dantzatu diete eta luntxa egin dute. 46 ikaslek egin dute batxilergoa eta guztiei ikus-entzunezkoa oparitu diete oroigarri moduan.