Beasaingo auzoak festa betean
Ezkiaga eta Arriaran auzoetan San Pedro jaiak ospatuko dituzte datozen egunetan. Zapatari kaleko festa ere izango da asteburuan
Arriaranen, bihar, 11:00etan udal agintariei harrera egin eta meza egingo dute, 12:00etan, luntxa,Mikelarena anaiak trikitilariekin, 13:00etan herri kirolak eta 14:30ean bazkaria. Arratsaldean, berriz, 17:00etan mus eta punttu txapelketa eta 19:00etan toka txapelketa jokatuko dituzte.
Larunbatean. 18:00etan pilota partidak, 19:00etan haur jolasak, 20:30ean Arriantxoren erreketa eta 21:00etan afaria eta txotx itxiera egingo dute trikitilariekin.
Zapatari kalean
Ostiralean, 22:30ean mus txapelketa jokatuko dute Irizar tabernan. Larunbatean, 11:00etan haur jolasak, 12:00etan angelusa, 13:30ean haurren bazkaria, 14:30ean bazkari herrikoia, 15:30ean ludoteka, 16:30ean, zozketak eta helduentzako jolasak eta 18:00etan V. Zapata jaurtiketa txapelketa izango dituzte.













