Eraso sexistarik gabeko festen alde
Aurtengo Santa Isabel jaietan eraso sexisten aurkako mezua inoiz baino ozenagoa izango da. Herritar ezagunek udalaren bideo batean parte hartu dute eta txosnetan Egun Morea antolatu dute biharko. 20:30ean berenjenaren
Aurtengo Santa Isabel jaietan eraso sexisten aurkako mezua inoiz baino ozenagoa izango da. Herritar ezagunek udalaren bideo batean parte hartu dute eta txosnetan Egun Morea antolatu dute biharko.
20:30ean berenjenaren jaitsiera eta manifestazioa egingo dituzte. 21:00etan txupinazoa izango da eta 21:30ean afaria egingo dute. Afaria Atzoko Ogixe bakarlariak girotuko du. Bukatzeko, 23:00etatik aurrera La Basu, Las Tipex eta Ali Gua Gua taldeek joko dute.
Gizon talde batek prentsaurrekoa eman zuen astearte arratsaldean. Gainontzeko gizonezkoei Egun Morean parte hartzeko eta eraso sexualen aurkako borrokan inplikatzeko eskatu zieten.
Azkenaldian eraso sexistak egon direla eta emakumezkoek geroz eta ausardia handiagoarekin aurre egiten dietela esan zuten. «Guk ere ausardiaz jokatu nahi dugu eta uste dugu badela garaia egoera honen aurrean gizonezkoen aldetik benetako jarrera aktiboa erakusteko, eraso hauek behar bezala salatzeko eta borroka feministari gure atxikimendua adierazteko».
Gizonezkoei beraien jokaerari buruz hausnartzeko eta kuadrilla barruko jarrera matxistak salatzeko eskatu zieten.