Gabiriako Ostatua itxi dute, ostalari berriak hartzeko
Juanlu Escudero eta Gustavo Fuentes ostalariek igandean utzi zuten Gabiriako Ostatua. 2012ko apirilean hartu zuten, eta bost urtez bertan lanean aritu ondoren, ez jarraitzea erabaki dute.
Gabiriako Udalak, lehiaketa egin du eta hautagai bat bideratuta dauka dagoeneko, nahiz eta oraindik ez duten jakinarazi hautagai hori nor den. Zerbitzua ematen hasi bitartean, herriguneko bi elkarteen artean irekiko dute taberna ostiral iluntze eta igande eguerditan.