Hemen dira Santa Isabel jaiak
Zumarragarrak Santa Isabel jaietan murgilduta daude. Igandean Haurren Eguna ospatu zuten eta aste osoan zehar haurrentzako ekintzak egon dira. Dena den ekitaldi nagusiak ostiraletik aurrera izango dira. Urteroko moduan, dantza
Peñagarikanok, Sara Bidarterekin batera, larunbateko dantza libreko txapelketan ere parte hartuko du. Bi neska hauek 18 urte dituzte eta umetatik elkarrekin dantza egin dute. «Sarak nik baino urte gehiago daramatza dantza librean eta beragandik asko ikasi dut», dio Peñagarikanok. «Dantzan asko gozatzen duela nabari da eta oso denbora gutxi behar izan du ikasteko», aipatu du bere lagunak.
Bidartek hirugarrengoz parte hartuko du Zumarragako txapelketan. Lehen bi aldietan Andoni Oruesagastirekin eta Mikel Idiakezekin aritu zen. Peñagarikanorentzat lehen txapelketa da. «Oso pozik nago nire bikotea Sara delako».
Geroz eta arruntagoa da bi neskak elkarrekin dantza egitea. «Bi mutil elkarrekin aritzea ez da horren arrunta, baina Euskal Herriko txapelketan bi gizonezkok elkarrekin dantza egin zuten», gogoratu dute.
Beraien helburua gozatzea da. «Gogor lan egin dugu, baina Zumarragako txapelketara oso dantzari onak etorriko dira. Gure helburua gozatzea da. Apur bat urduri nago, baina herriko txapelketan parte hartzea oso berezia izango da. Gainera, Irrintzi taldeko lagunak txapelketa ikustera joango dira eta indarra emango digute. Guretzat oso garrantzitsua da taldekideak bertan egotea», amaitu du Peñagarikanok.












