Aian gaur hasiko da jaia
Umeen egunarekin ekingo diete aiarrek Santa Isabel festei, gaur. Gazteen txanda bihar izango da, eta zaindariaren eguna etzi da
Pilotarekin bukatuko da
Festen azken jarduna, igandean, pilota jaialdiarekin izango da. Zubizarreta-Arrillaga eta Arrillaga-Garcia haurrak ariko dira lehenik, Zubizarreta eta Arratibel seniorrak gero, eta Aiako II. Txapelketako finalekoak azkena.
EGITARAUA Gaur, haurren eguna · 16:00. ‘Master esketxak’ antzerkia, Hiru Txilipurditan eskolak. · Gero. Ume jolasak, txokolatea. · 19:00. Sagardoa eta sardinak. · 21:00. Auzo afaria. · 00:00. Kuntu eta Fan&Go. Bihar, gazteen eguna · 12:00. Otsoak dantza taldea. · 14:00. Herri bazkaria. · 18:30. Toka txapelketa. · 21:30. Gazteen afaria. · 00:00. Kontzertuak: Patxuko Nice, Guri5 eta Bull DJa. Etzi, Santa Isabel eguna · 11:45. Eate abesbatza. · 12:30. Hamaiketakoa. · Ondoren. Kantu-poteoa. · 18:00. 31. Dantza txapelketa. · 19:00. Pilota partidak. · Gero. II. Txapelketa Herrikoia.














