Gazteak Kopan Isotoposek 3-2 irabazi dio Burkina Fasori.
A-ruinatzen taldea.
Futbolaren aitzakian, festa handia dute gaur Legazpin; 11:00etan hasita, Legazpiko Futbol 7 txapelketako finalak jokatu baitira Bikuña futbol zelaian, harmailak jendez gainezka zirela.
Lehendabizi, Gazteak Kopako finala Burkina Faso eta Isotopos taldeek jokatu dute; Isotopos izan da garaile 3-2 irabazita.
12:30eak puntuan zirela, berriz, Champions Leagueko finaleko pareko zeremonia hasi da, final nagusiaren atariko gisa. Epaileak eta dantzariek ikurrinari helduta, atzetik, Aztiri Bulls eta A-ruinatzen taldeetako kideak ilaran jarrita. Ane Belokik bi bertso bota ditu eta ondoren, agurra dantzatu dituen bi taldeei.
Partida bana bukatu da eta penaltietan, A-ruinatzen taldeak 5-4 irabazi du aurtengo txapela.
Hamargarren urterreuna izan du aurten Futbol 7 txapelketak. Partiden ondoren, Azokan jarraitu du festak, 500 lagunetik gora elkartuko baitira bazkaltzeko.