Ezekiel Vazquezek brontzezko domina lortu du Euskal Herriko igeriketa txapelketan
200 metroko bular estiloan 2:41:66 denbora egin du.
Euskal Herriko igeriketa txapelketako infantil mailako 200 metroko bular estiloan brontzezko domina lortu zuen Beasaingo Igartza-Txindoki tim taldeko Ezekiel Vazquezek pasa den asteburuan Galdakoan, 2:41:66 denbora eginez. 100 metroan ere bere marka pertsonala hobetu zuen.
Erika Vazquezek ere parte hartu zuen Euskal Herriko txapelketan. Eta denboraldi irregularraren ondoren, ederki bukatu du denboraldia, 100 metro estiloetan, 200 metro bular estiloan eta 100 metro bizkar eran marka pertsonalak hobetuz.