Bigarrena Oihana Arratibel ordiziarra eta hirugarrena Amaiaur Iglesias errenteriarra izan dira
Iglesias, Casajuana eta Arratibel helmugan
Ester Casajuana kataluniarra izan da lehen emakaumezkoa Marimurumendi mendi maratoian, helmugan 4:27:22 denbora eginez. Oihana Arratibel ordiziarra, eta lehen goierritarra beraz, bigarrena izan da eta 4:38:51eko denbora egin du. Podiuma osatzen Amaiur Iglesias errenteriarra izango da, hirugarren postuan sailkatu baita 4:43:05 eko denborarekin.
Laida Elizegi zaldibiarra ere faboritoen artean zen, eta lasterketan aurretik joan da Arratibel ordiziarrarekin batera, baina belauneko minak eraginda ezin izan du jarraitu eta erretiratu egin da Arriaranen.
Probaren irabazlea hasieratik bukaeraraino joan da lasterketaren buruan. Oihana Arratibel ordiziarra atzetik izan du uneoro eta lasterketarako finkatuta zuen helburua beteta helmugaratu da, hau da, lau ordu eta 40 minutu azpiko denbora eginda. Amaierann, gogorrena Arriarandik helmugara bitarteko tartea egin zaiola aitortu du.
Hona hemen Marimurumendi lasterketaren irudi bilduma: