Marimurumendi maratoiko korrikalariak ere abiatu dira
Bederatziak puntuan abiatu dira Beasaingo Marimurumendi mendi maratoiko 265 korrilariak Usurbera bidean; horietatik 47 emakumezkoak dira.
Usurbera igo, eta Murumenditik barrena Mandubiara jaitsiko dira, Kizkitzara eta Izazpira igotzeko.
Lehenengo korrikalariak 12:30ak aldera iritsiko dira Loinazko San Martin plazako helmugara.

